Martxoaren 1etik apirilaren 1era bitartean egongo da irekita zirkulazio-zerga ordaintzeko borondatezko epea

Zerga helbideratuta dutenei, berriz, apirilaren 1ean kobratuko zaie kontutik.

Helbideratu gabe dutenen kasuan, etxean jasoko duten ordainagiria bi modutara ordaindu ahal izango dute: Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabanken transferentzia eginda, edo, bestela, udaletxean edo Zizurkilgo udal-bulegoetan eskura ordainduta.

Goiburuan aipatutako zergabilketa epearen barruan ordainketa egiten ez dutenen kasuan, prozedura exekutiboaren bidez eskatuko da ordainketa egitea, eta premiamenduzko errekargua, berandutza-interesak, eta, bidezko balitz, dagozkion kostuak gehituko dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.