Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak deialdia egin du ur eta zaborraren hobaria eskatu ahal izateko.
Hobaria edo murrizketa eskuratu ahal izateko, albiste honi erantsitako eskaera-orria aurkeztu beharko da Zizurkilgo udaletxean edo Elbarrenako udal-bulegoetan, honako dokumentazio honekin batera:
- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
- Errenta aitorpenaren fotokopia edo egitera behartua ez dagoenaren ziurtagiria
- Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren ziurtagiria
- Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak
Otsailaren 22an amaituko da eskaerak aurkezteko epea. Informazio gehiago nahi izanez gero, udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.