Zizurkilgo Udalak atsekabea eta kezka agertzen du lan istripuak eragindako azken heriotzagatik

Zizurkilgo Udalak dolumin sentikorrenak helarazi nahi dizkio herriko enpresa batean izandako lan istripuan hil den 43 urteko gizonezkoaren senide eta gertukoei. Azken hilabeteak bereziki gogorrak izaten ari dira Zizurkilen, 3 langile hil baitira tarte txikian herrian gertatu diren lan ezbeharretan. Datu xume honek argi uzten du asko geratzen dela egiteko prebentzio arloan eta lan istripuak eragozteko neurri zorrotzagoak adostea ezinbestekoa del erakunde, enpresari eta langile ordezkarien artean. Guztiok jabetu behar dugu gaiak duen garrantziaz.

Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritarrei langile ordezkariak dei ditzaketen ekimenetan parte hartzera.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.