Futbol zelaian harmailak egiten hasi dira

2018ko aurrekontuetan jasota zegoen inbertsioa zen baina 2019 hasieran gauzatzen ari da. “Ura agentziaren baimena behar zuen proiektuak, eremu hori Elbarrena erdigune osoa bezala uholde arriskudun gune jotzen delako. Baimen hori behar baino gehiago atzeratu da euren akats bat tarteko, urtarrilaren 9an jaso genuen azkenean” azaldu du Joxe Mari Luengo alkateak. 49.000 €ko aurrekontua dute lanek eta hilabete inguru irautea espero da. “Zelaian harmailak izanda, edozein ekitaldi egin ahal izateko gune berri bat irabaziko du herriak”, nabarmendu du Luengok.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.