Abenduaren 12an egin da Zizurkilen Lurrean aurkitutako zabor-poltsen karakterizazioa

Abenduaren 12an egin zen Karakterizazio publikoa Zizurkilgo Pasus plazan. Goizean lurretik bildutako zakar-poltsen edukia arratsaldean aztertu eta sailkatu zen.  Herriko zenbait gunetan, lurrean eta behar ez den tokietan azaltzen diren zakar poltsak aztertu ziren atzo. Zer da barruan dagoena?

Bi orduz aritu ziren monotxuridun langileak poltsak ireki eta barruan zegoena ikusten, aztertzen eta sailkatzen. Gai edo frakzio bakoitzari dagokion hondakinak pisatu eta dagokion edukiontzira bota zituzten. Osotara 100 kilotik gora hondakin karakterizatu ziren. Eta datuak edo emaitzak ikusita, poltsen barruan zer dagoen galderari errez asko eta hitz bakar batean  erantzun daiteke: denetik.

Grafikoan ikus daitekeen bezala, frakzio edo hondakin-gai guztietatik azaldu ziren atzokoan, eta nahiko itxura du etxeko hondakinen “poltsa-tipo” batena. Hau da, badirudi, kalean botata azaltzen diren poltsen jabeek ez dutela ezer ere bereizten.

Agian, ohi baino kopuru txikiagoan azaldu dena beira izan daiteke. Beira modu bereizian kudeatzera ohituago gaudela esan nahiko luke horrek. Organikoa eta errefusaren datuak, berriz, ohi baino altuagoak dira, eta aldiz, ontzi arinak eta papera eta kartoia ohi baino puntu gutxi batzuk azpitik daude. Beraz, nahiz eta poltsa gehienetan gai guztiak nahasia egon, beste gutxi batzuetan, gai birziklagarriak edukiontzi bidez kudeatzen direla eta errefusa eta organikoa kalera botatzen diren poltsa horien barruan daudela pentsa daiteke.

Datuak datu, eta emaitzak emaitza, harrigarriena kalean aurkitzen diren poltsa kopurua  izan zen. Hainbeste hondakin kalean botatzea ez da normala, eta hondakinen bilketarako dauden bideak erabiltzeko eskatu nahi diegu hondakinen bilketa-sisteman parte hartzen ez duten herritarrei. Denon artean irudi hau berriz ez ematea lortu dezakegulako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.