Organikorako poltsa konpostagarriak banatuko dira udal bulegoetan abenduaren 17tik aurrera

Zizurkilen Hondakinen Programa martxan jarri zenetik, 2018ko urrian, alegia, herritarren eskaera bat askotan errepikatu da: udalak poltsa konpostagarriak banatzea, hain zuzen ere. Ikusita poltsa hauek derrigorrez erabili behar direla organikorako, plastikoak ekidin eta organikoaren kalitatea egokia izan dadin, eta konturatuta garesti xamarrak direla, udalak eskaera horri erantzutea erabaki du.

Horregatik, datorren astelehenetik aurrera, 2018ko abenduaren 17a, udal bulegoetan herritarrek poltsa konpostagarriak jaso ahal izango dituzue.

Rollo bakoitzean 37 poltsa konpostagarri daude, eta 3 hilabetean behin jaso ahal izango duzue etxe bakoitzeko rollo bana.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.