KARAKTERIZAZIO PUBLIKOA ZIZURKILGO PASUS PLAZAN

 

Bihar, abenduaren 12an, arratsaldeko 5etatik aurrera karakterizazio publikoa egingo da Zizurkilen. Karakterizazioak gure zabor poltsa nola osatua dagoen aztertzeko balio du; hau da, zein hondakin-gaik edo frakziok osatzen dituzten zabor-poltsak. Horretarako udal brigadako langileek bihar goizean, lurrean eta edukiontzien inguruetan aurkitzen dituzten zabor poltsak bilduko dituzte, 2 edukiontzi bete arte. Arratsaldean, edukiontzi horiek plazan hustu eta poltsen barruan dagoena aztertu eta sailkatuko da.  Horrela, Zizurkilen arazo bat sortzen duten poltsa horiek, lurrean daudenak, zer konposizio duten ikusi ahal izango da. Askotan, irudi batek hamaika datu baino informazio gehiago ematen digulako… etorri eta ikusi!!

 

Karakterizazioaren ondoren, 18:30ean, haurrentzako jolasak ere antolatu dira hondakinen gaia lantzeko. Herri kirolak, tribiala eta Monika organikoa panpina egiteko tailerra izango dira plazan bertan.

 

Abenduaren 12an, asteazkenean, 5etatik 8ak arte.

17:00 Karakterizazio publikoa.

Gure hondakinek zer konposizio dute? Zer da zabor-poltsen barruan dagoena? Ongi sailkatzen dugu?

Etorri eta ikusi!!

18:30 Hondakinekin jolasean

Herri kirolak, tribiala eta  Monika organikoa tailerra

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.