Jose Ramon Martiarena Zapirainek lortu du Euskaraldiko saskia

Azaroaren 23an, Euskaraldiko lehenengo egunean, banatu da Zizurkilgo merkatari eta ostalariek osatutako Euskaraldiko saskia.

Jose Ramon Martiarena Zapirainek eskuratu du, berak baitzeukan zozketa-ontzitik atera den 0361 zenbakia. Maite Amenabar Zizurkilgo Udaleko alkateordearen eskutik jaso du saria.

Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie Zizurkilgo ostalari eta merkatariei, Euskaraldia kanpaina herritarrengana zabaltzen eta kanpaina aurrera eramaten emandako laguntzagatik. Horrez gain, dei egiten die herritar guztiei, eguneroko bizitzan euskara erabiltzen jarrai dezaten; izan ere, euskarak hamaika egunetik haratago, 365 egun baititu.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.