Azaroaren 16tik aurrera eskura daitezke Euskaraldiko txapak Zizurkilen

Udaletxean eta udal-bulegoetan jaso ahal izango dira, azaroaren 16tik 22ra bitartean, bai eta 3 ikastetxeetan ere, ikastetxeetan izena eman dutenen kasuan, horretarako izendatutako egun eta orduetan.

Hain zuzen, Pedro Mari Otaño ikastetxeak azaroaren 16an egingo du txapa-banaketa, goizeko 9:15ean eta arratsaldeko 16:30ean. San Millan ikastetxean, berriz, azaroaren 16an eskuratu ahal izango dira, 16:30etik 17:30era bitartean. Zubimusu ikastolan izena eman dutenen kasuan, azaroaren 20an hartu ahal izango dituzte txapak, goizeko 7:30etik 17:00etara bitartean.

Udal-bulegoen kasuan, goizeko 8:00etatik 16:30era bitartean jaso ahal izango dira txapak, eta udaletxean, 9:30etik 15:30era bitartean.

Azkenik, azaroaren 21ean, asteazkenean, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara bitartean eskuratu ahal izango dira txapak, udal-bulegoen kanpoaldean jarriko den mahaian.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.