Asteartean, 2018ko urriaren 2an, Zizurkil, Aduna eta Andoain artean egiten ari diren Abiadura Handiko Trenaren obran, langile bat hil zen. Hori dela eta Zizurkilgo Udalak hau adierazi nahi du:
1.- Zizurkilgo Udalak atsekabea agertzen du atzo izandako langilearen heriotzagatik. Doluminak helarazi nahi dizkie hildako langile horren familiakoei eta lagunei.
2.- Zizurkilgo Udalak adierazten du prebentzio neurri guztiak hartu behar direla lan-istripuak saihesteko, edozein lan motatan laneko segurtasuna lehentasunezko helburua izan behar delako.
3.- Zizurkilgo Udalak berretsi nahi du pertsonak direla gure herriaren garapenerako gakoa, eta garapen ekonomiko eta sozialaren oinarriak eta zutabe nagusiak. Hori dela-eta, ezinbestekotzat jotzen du lan-osasunari eta lan-segurtasunari buruzko ekimenak bultzatzen jarraitzea, eta lan arriskuen prebentziorako arauak bete daitezen exijitzea. Horiek horrela, lan arriskuak prebenitzea eskatzen die, bai enpresa-arloari, lan-segurtasunari eta osasunari buruzko araudia zorrotz betetzea eskatuz eta exijituz.
4.- Zizurkilgo udalak, eragile sindikalek deituko dituzten mobilizazioekin bat egiten du.
Zizurkil, 2018ko urriaren 3an