Iraileko festak igaro ondoren egingo da plazako aterpea

Jaien aurretik egitea zen lehen helburua baina epe aldetik estu ibiliko zirela ikusita ondorenera arte uztea erabaki du Udalak. Portico y gestión enpresak irabazi du aterpea egiteko esleipena, 182.000 €ko aurrekontuarekin. “Egitura bera jarri aurretik lantzen hasiko dira ondorengo epeak zertxobait mozteko. Ikusita justu ibil gintezkeela, festa ondorenerako uztea erabaki dugu. Iaz P.M. Otaño plazaren konponketan ere larri ibili ginen festetarako amaitzeko eta lasaiago hartzea erabaki dugu”, argitu du Joxe Mari Luengo alkateak. Pare bat hilabeteko lanak aurreikusten ditu Udalak. “Amaitzean Elbarrenak behar zuen estalpea izango du euri egunetan egoteko eta plazan edozein ekitaldi lasai egiteko”.

Harmailak

Danena futbol zelaiko harmailak berriz udan egitea da asmoa. “49.000 euroko kostua izango du azkenean proiektua eta 20 egun azpitik eginda egongo dela uste da. Uneotako gure aurreikuspena abuztuan egitea da”, zehaztu du alkateak.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.