Zizurkilgo gazteek Danena futbol zelaiaren kanpoaldean horma irudia egingo dute

Zizurkilgo Udalak proposatuta, Gaztezuloko gazteek hartuko dute parte mural margoketan, Garikoitz C. Murua graffitilariaren gidaritzapean. Danena futbol zelaiaren kanpoko paretean egingo dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara uztartuko dituzte. Ekimen koloretsua izango da eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude 12-17 urte bitarteko herriko gaztetxoak. Lehen zita, astelehenean, hilaren 9an izango da, goizeko 10ak aldera.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.