Diru-laguntzak jasoko dituzte Udako Ikastaroetako ikasle zizurkildarrek

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak matrikularen kostuaren % 50era arteko laguntzak emango dizkie UEUren udako ikastaroetan parte hartzen duten zizurkildarrei.

Eskaerarekin batera, UEUk emandako parte-hartze ziurtagiria aurkeztu beharko da, bai eta matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria ere.

Diru-laguntza eskaera aurkeztu ahal izango da Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko bulegoetan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.