Ekainaren 10eko giza katearekin bat egin du Udalbatzak

Zizurkilgo Udalbatzak bat egin du Ekainaren 10erako Gure Esku Dago dinamikak deitutako giza katearekin eta zizurkildarrei bertan parte hartzeko deia egin die. EH Bildu eta EAJren babesa izan duen mozioak dio “elkarbizitza bermatzeko ezinbesteko baldintza dela erabakitzeko eskubidea gauzatzea”. Horregatik mozioak dio, “Herri bezala jarduteko garaia da. Elkarrekin. Ez dezagun aukera historiko hau galdu”.

Izena emateko aukera

Zizurkilgo Gure Esku Dago dinamikak jakinarazi du giza katean izena emateko azken aukera izango dela asteburu honetan. Herrigunean, P. M. Otaño plazan, ekainak 1 ostiralean 19:00etatik 20:30etara eta ekainak 3 igandean 11:00etatik 12:30etara. Eta Elbarrenan, plazan, ekainak 1, ostiralean, 17:30etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean goizez. Mendaroko kilometroa egokitu da Aiztondo bailaran eta bertara joateko autobusak izango dira. Izena emateko zerrendak Iriarten eta Egarrin jarri dituzte.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.