Zizurkilgo Eskola Agenda 21eko Udal foroa egin da gaur

Gaur, 2018ko maiatzaren 22an, aurkeztu diete Pedro Mari Otaño herri eskolako, Zubimusu ikastolako eta San Millan eskolako ikasleek udal ordezkariei eta teknikariei  Eskola Agenda 21en baitan egindako lana. 2017-2018 ikasturtean klima aldaketa landu dute ikasgeletan eta lanketa egin ondoren, zenbait konpromiso hartu eta eskaera batzuk egin dizkiote udalari.

Hurrengo konpromisoak hartu dituzte ikasleek: paper txuri gabeko eguna ospatzea, inguruko azoketan gehiago erostea eta kotxea gutxiago erabiltzea . Udalari egin dizkioten eskaerak berriz, lurzoru naturaletan  ez eraikitzea, autobus gehiago eta merkeagoak jartzea eta azoka egun bat jartzea edota maiztasun bat zehaztea (astero, hilean bitan ala behin...).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.