Asteartean, baserritarren egun handia

San Isidro eguna aurten asteartez egokitu da, eta urtero moduan, baserritarrek egitarau oparoa antolatu dute Udalaren laguntzarekin.

Intxaur frontoia izango da festagune nagusia, egitarau honekin:

-Eguerdiko 12:00etan binakako pilota partida: -Zubiria-Telletxea/Labaka-Aizpuru

-13:00ean binakako aizkol lehia: Urteaga-Joseba Otaegi/ Jon Irazu-Unai Otaegi

Bertsolari eta trikitilariak ere izango dira eguerdi parte alaitzen.

Ondoren Plazatxeberri jatetxean elkartuko dira bazkaltzera eta bertan ere izango dute bertsolari eta trikitilarien kantu eta doinuen laguntza.

Egun berezia beste urte batez baserritarrentzat, San Isidro.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.