Zizurkilgo baserri zein eraikinen izenak, auzo, mendi, erreka, ibai eta gainerako elementu fisikoen izenak daude jasota agiri horretan. Urte askotako lanaren fruitua izan da, gaia aztertzeko hainbat eragile elkartuta berariaz sortutako batzorde batek egindako proposamenak oinarri gisa hartuta, eta Euskaltzaindia euskararen akademiako Onomastika Batzordeak egindako proposamenak aintzat hartuta.
Zizurkilgo udalbatzak onartu zuen toponimia-agiria martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, eta orain maiatzaren 22ra bitartean egongo da dokumentua herritarren eskura, kontsultatu ahal izateko, eta, hala nahi duenak, alegazioak jarri ahal izateko.