Larunbat arratsaldean ibilgailuentzat itxiko da Elbarrenako erdigunea

II. Eskolarteko txirrindulari lasterketa ospatuko da Zizurkilen apirilaren 28an, larunbatean. Bertan izango dira Gipuzkoako txirrindulari eskola ezberdinak, baita Zizurkilgo Danenakoak ere. Proba arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 17:30ak arte irautea espero da. Tarte horretan itxita egongo da Elbarrenako erdigunea, Ernio Bideatik barrena Ugareko lehen errotondarino eta Bulandegiko zati batean ere ibiliko baitira txirrindulariak.

Ohar hau kontuan izan eta neska eta mutil txirrindulariak animatzera dei egiten diegu zizurkildarrei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.