Euriagatik, atzeratu egingo da apirilaren 25eko ETSITA! kale-antzerkia

Antzerki Astearen baitan, apirilaren 25erako antolatuta zegoen Trapuzaharrak konpainiaren ETSITA! kale-antzerkia, baina, euria iragarrita dagoenez arratsalderako, data aldatzea erabaki da, antzezlana behar bezala egin eta ikusi ahal izateko.

Hortaz, maiatzaren 2an, datorren asteko asteazkenean izango da, eguraldi ona bada, 20:00etan, plazan. Egun horretan ere eguraldi txarra egiten badu, beste astebetez atzeratuko da, hurrengo asteazkenera arte.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.