Gernikako zuhaitzaren kimua jarriko da Zizurkilgo P. M. Otaño plazan

2016ko abuztuan boto bidez herritarrek haritza jartzea erabaki zuten P. M. Otaño plaza berrituan. Joan den udan plazan lanak egin baziren ere, haritza aldatzeko garai egokienera itxaron da eta orain egingo da landaketa. "Haritza aukeratuta, Gernikako haritzaren kimu bat izatea egokia iruditu zitzaigun, euskaldunontzat duen esanahiagatik", azaldu du Aitor Sarasua ingurumen zinegotziak. Zuhaitz berriaren harira bi ekimen egingo dira.

Martxoak 1, osteguna: Zuhaitza landatuko da eta eguerdiko 12:00etan harrera instituzionala egingo zaie Gernikako juntetxeko arduradunei. Zizurkilgo Udaleko eta juntetxeko arduradunek elkarlana irudikatuko dute azken palakadak emanez.

Martxoak 3, larunbata: "Memoria, sustraitetatik kimuetara" ekitaldia egingo da 12:30etan. Teodoro Hernandorena kultur elkartea eta Zizurkilgo Udala elkarlanean lantzen ari diren ekitaldia da. Gernikako haritzaren sinbolismoa baliatuz, aitortza ekitaldi bat izan nahi du ekitaldiak. Hitzaldiak, musika eta poesia tartekatuko dira besteak beste, memoriadun herri bat aldarrikatzeko. Hernandorena kultur elkarteak Gernikako arbolaren inguruko argitalpen berezia ere kaleratu du. Kultur elkarteak eta Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekitaldira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.