Otsailaren 23ra arteko epea egongo da ur eta zaborraren hobariak eskatzeko

Urtero bezala, Zizurkilgo Udalak ur eta zaborraren hobariak emango dizkie eskaera aurkeztu eta baldintzak betetzen dituzten interesdunei.

Otsailaren 23ra arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Eskaera-idatziarekin batera, honako agiri hauek aurkezteu beharko dituzte interesdunek:

  • Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
  • Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria:
    • Errenta aitorpenaren ziurtagiria edo egitea behartuta ez dagoenaren agiria
    • Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren agiria
  • Foru Ogasunak emandako ondasun agiriak

Informazio gehiago nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren udal-bulegoetan edo 943691012 telefono-zenbakian eskuratu ahal izango duzue.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.