Otsailaren 19a da Atxulondo taberna-jatetxea kudeatzeko eskariak aurkezteko azken eguna

Atxulondo taberna-jatetxea itxia dago urriaren amaieraz geroztik, aurreko jabeei epealdia amaitu ostean. Hilabete hauetan zenbait lan egin ditu Udalak eta lehiaketara atera du orain Atxulondo Taberna-Jatetxeko ustiaketa.

10 urterako ustiaketa epealdia eskaintzen du Udalak, urtez urte luzagarria dena 15 urte arte. Interesa duenak pleguetan zehaztutako zenbait obra edo erosketa egin beharko ditu, 35.500 euroko gutxieneko inbertsioarekin. Bere gain izango dira lokalaren mantenu gastuak eta 200 euroko alokairua izango du hilero. “Proiektu serio baten interesa erakarri nahi genuke, arrisku bat hartu behar da baina lokal ederra da, plazan bertan dago eta uste dugu funtzionatu dezakeela. Atxulondo kultur etxea itxuraberrituta dugu eta jatetxeak ere etorkizun oparoa izan dezala nahi genuke”, adierazi du Joxe Mari Luengo alkateak.

Tabernaren ustiapena hartzen duenak euskarazko arreta bermatu beharko du eta agindutako ordutegiak bete, besteak beste. Baldintza guztiak HEMEN kontsulta daitezke www.zizurkil.eus atarian kontratatzailean profila atalean dauden pleguetan. Otsailaren 19ra arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.