Hotzak eta euri-arriskuak ez zituen kikildu korrikalariak, eta 99 partaidek amaitu zituzten ibilbideko 7 kilometroak.
Aritz Garin Arrastoa villabonarrak amaitu zuen gizonezkoetan lehenengo tokian, 0:22:51 denborarekin, eta emakumeetan azkarrena Maialen Muñoz Lopez ibartarra izan zen, 0:28:04 denborarekin.
Lehenengo zizurkildarrak Javier Rodriguez Barriga eta Lourdes Colomo Artola izan ziren.
Gainerako lasterkarien sailkapena ikusi nahi izanez gero, albisteari erantsitako zerrendan kontsulta egin dezakezue.
Argazkiak ikusi nahi izanez gero, berriz, egin klik hemen.