Lanpostua-Tolomendi Administrari laguntzailea

Tolomendik, Tolosaldeko landa garapenerako elkarteak, administrari laguntzaile baten lanpostu deialdia egitea erabaki du.

Lanpostua egun erdikoa izango da eta ordezkapen kontratu bat osatzeko izango da.

Bete beharreko lanak hauek izango dira:

-Dokumentuak jaso eta dagokion sailera bideratu

 

-Telefono eta emailen kudeaketa

 

-Bisitei harrera

 

-Dokumentuak artxibatzea

 

-Oinarrizko kalkuluak egitea

 

-Bere lanarekin lotutako informazioa ematea bere arduradunei

 

-Espedienteen tramitazioan egunean egotea

-Agendaren antolaketa eta eguneraketa, bai telefono, bai helbide, bai bilerena

 

-Elkarteak harrema duen administrazio publiko desberdinen ezagutza eta hauekin harreman egokia izan

 

-Bulegoko materiak eta gailu desberdinen ezagutzatik (ordenagailu, inprimagailu, fotokopiagailu...) hauen erabilera egokia bermatzea eta baita programa informatikoen erabilera ere.

 

-TIC delakoen kudeaketa egitea (web orri, sare sozial...)

Eskatuko da:

- Euskararen ezagutza maila oso ona izatea, bai idatziz bai ahoz.

 

-Administrari laguntzailetarako ikasketak edo baliokideak eginak izate

 

-Ofimatikako eta informatikako gaitasunak egiaztatzea

 

 

Baloratuko da:

- Administrari laguntzaile lanean esperientzia izatea

 

- Administrazio publikoen ezagutza maila ona izatea

 

- TIC delakoen ezagutza maila ona izatea

 

- Kontabilitateko ezagutzak izatea

 

- Lehenengo sektorearen eta landa eremuaren ezagutza izatea.

 

- Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna izatea

 

- Eskualdekoa izatea.

 

Interesatuek currikulumak Tolomendira bidali beharko dituzte ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) abenduaren 15a baino lehen.

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.