Iritsi da Pello Mari Otaño IV. Bertsopaper Lehiaketa

Azaroaren 17ra arteko epea izango dute parte-hartzaileek lanak aurkezteko.

Laugarren urtez antolatu du Hernandorena kultur elkarteak gure herriko seme kuttunaren izena daraman Bertsopaper Lehiaketa. Lau mailatan banatu dute lehiaketa:

1. Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako taldeentzat
2. Gaztetxoen maila: 15 urte artekoentzat (2002an edo geroago jaiotakoak)
3. Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (1999 eta 2002 urteen artean jaiotakoak)
4. Helduen maila: 1998an edo aurretik jaiotakoentzat

Lanak bi modutara aurkeztu ahal izango dira: mezua bidaliz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera edo posta arruntez. Posta arrunta honako helbide honetara bidali beharko da:

HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA
(Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa)
P.K. 22
Iriarte etxea - Pello Mari Otaño plaza
20159 Zizurkil

Informazio zehatzagoa aurkituko duzue albisteari erantsitako oinarrietan.


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.