Nafarroa Oinezera autobusez joan ahal izango da Zizurkildik

Urriaren 15ean izango da aurten Nafarroako ikastolen aldeko jaia, Lesakan, Bortzirien bihotzean, eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara elkarteak antolatuta, autobusa hartu ahal izango da Zizurkilgo Oria paper-fabrikaren aurreko geltokian, goizeko 9:50ean.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, beheko udal-bulegoetan hartu ahal izango da txartela. 10 euroko prezioa izango du autobusak, eta Atarikideek 8 euro ordaindu beharko dute.

Itzulerako autobusa 19:30ean aterako da Lesakatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.