Kilometroak jaialdira joateko autobusa aterako da Zizurkildik

Irailaren 24an izango da aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia, Oñatin, eta Galtzaundi Tolosaldeko euskara elkarteak antolatuta, autobusa hartu ahal izango da Zizurkilgo Oria paper-fabrikaren aurreko geltokian, goizeko 9:30ean.

Izena eman nahi izanez gero, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, beheko udal-bulegoetan hartu ahal izango da txartela. 10 euroko prezioa izango du autobusak, eta Atarikideek 8 euro ordaindu beharko dute.

Itzulerako autobusa 19:30ean aterako da Oñatitik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.