Kotxerik gabeko eguna irailaren 22an

Zizurkilgo udalak, Aiztondo bailarako Aduna, Asteasu eta Villabonako udalekin batera, Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin, 2017ko Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, kotxerik gabeko eguna antolatu du irailaren 22rako.

Irailaren 22an, ostiralean, Bizi Birak antolatu dira bai Aduna aldetik eta baita Asteasu aldetik ere. Bai Bizi Biran datozenak eta baita beste modu batera bertaratu nahi duzuenok ere, Joxe Arregi Plazan izango duzue hitzordua goizeko 11:00etan.

Eskualdeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko haurrak bertan elkartuko dira eta deialdia luzatu nahi diegu gainontzeko herritarrei ere, aipatutako lekuan elkartu eta Zubimusu zubiaren bueltan atera nahi den argazkian ahalik eta jende gehien biltzeko asmoarekin. Ekintza xume honekin,  oinezkoek zein bizikletazkoek modu seguru eta osasuntsuan espazio publikoa berreskuratu dezakegula irudikatu nahi da eta, horretarako, 11:00etatik 13:30ak bitarte, Ugare auzorako sarrera-irteera den bidegurutzetik Zubimusu bitarteko errepide zatia itxi egingo da. Ondoren, bertaratutako guztiok pintxo bat dastatzeko aukera izango duzue.

Animatu!

*OHARRA: Euria eginez gero, ekitaldia bertan behera geratuko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.