Irailaren 1ean inauguratuko da erakusketa, iluntzeko 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean.
Plazida Otaño liburutegiko liburuzainak hainbat hilabetez ibili dira azaletan aurpegi edo gorputz-zatiak zituzten liburuak aukeratzen, eta horiekin bat etorriko ziren herritarrak aurkitzen. Ondoren, argazkiak atera, eta apur bat egokitzen ibili dira azkenaldian. 30 lan baino gehiago osatu dituzte horrela, eta horiek egongo dira ikusgai Bookface erakusketan, irailaren 1etik 30era bitartean.