Diru-laguntzak emango zaizkie Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak egiten dituztenei

45. Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren bat egin duten zizurkildarrek diru-laguntza eska dezakete Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan, ikastaroaren matrikula ordaintzen laguntzeko.

Horretarako, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, albiste honen behealdean ageri den inprimakiarekin batera. Ikastaroaren matrikularen % 50eko laguntza emango zaie eskaera aurkezten dutenei.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.