Gerra Zibileko lubakietara bisita egiteko aukera izango da uztailaren 14an

Auzolandegietako kideak egiten ari diren lanak aurrez aurre ikusteko aukera izango da uztailaren 14an, ostiralean.

Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Joxe Arregi plazan, eta bertatik abiatuko dira lubakiak ikusteko interesa duten guztiak batera Zarate aldera, autoz. Autorik ez dutenak ere lasai azal daitezke, asmoa baita ahalik auto gutxienetan joatea Zaratera, pilaketak saihesteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.