Mugikortasun Seguruaren gaineko “Seguru baietz – Sí, seguro” Kanpaina

Zizurkilgo udaletik, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak 5.000 biztanle baino gutxiagoko herrientzat aurrera daraman “SEGURU BAIETZ – SÍ, SEGURO” sentsibilizazio kanpainaren berri eman nahi dizuegu.

Mugikortasun seguruarekin lotutako kanpaina da honakoa eta gizarte-heziketaren esparruan adituak diren Fideliza taldearekin lankidetzan garatzen ari da Trafiko Zuzendaritza proiektua hau Zizurkilgo udalaren elkarlanarekin.

Kanpaina, familiei nahiz 8-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta bide-segurtasunarekin zerikusia duten bideo-jokoak eta joko erraldoiak jarriko dira, bertan jolasteko aukera izan dezaten. Parte hartzaile guztiek kanpainako opari bat jasoko dute.

Zizurkilen ekainaren 30ean, ostiralean, burutuko da kanpaina, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, Joxe Arregi Plazan.

Ahalik eta parte hartzerik handiena lortzea lagungarri izango da denok partekatzen dugun espazio publikoa hobetzeko.

Animatu eta parte hartu kanpaina honetan!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.