Zabalik da euskara ikastaroengatik diru-laguntzak eskatzeko aukera

2016-2017 ikasturtean euskara-ikastaroren bat egin duten zizurkildarrek diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A, behea helbideko bulegoetan.

Ikastaroaren matrikula-kostuaren % 75eko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute, 400 euroko gehieneko mugarekin. Ikastaroa egiteaz gain, mintzalaguna proiektuan parte hartu duten kideek % 85eko laguntza eskuratu ahal izango dute. Egonaldiko gastuak ez dira diruz lagunduko, ikastaroak soilik.

Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, albiste honi erantsitako eskaera-orria bete beharko dute, eta, horrekin batera, euskaltegiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, % 85etik gorako asistentzia izan dutela eta errendimendu ona izan dutela bermatzeko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.