Aurrera atera da artista gazteei zuzendutako GazteArt proiektua

Aiztondo bailarako 6 gaztek eta Urola Erdiko 6 gaztek astebetez jardungo dute sormen artistiko-plastikoarekin eta sormen artistiko-grafikoarekin zerikusia duten Gipuzkoako hainbat txoko ezagutzen eta bertan sorkuntza-tailerrak egiten, Italiako Napoli inguruko beste 12 gazterekin batera.

Ekimena aurrera atera ahal izan da Zizurkilgo Udalaren, Azpeitiko Udalaren, Gazte Informazio Bulegoaren eta Azpeitiko Kultur Mahaiaren elkarlanari esker, eta Europatik proiektua aurrera eman ahal izateko jaso den laguntzaz baliatuz.

Gipuzkoako ibilbidea egin ostean, hurrengo pausoa izango da 24 gazte horiek Napolira (Italia) joatea abenduaren 5etik 11ra bitartean. Italian ere aukera paregabea izango dute bertako sorkuntza-tokiak ezagutzeko, eta hango sortzaileek gidatuta tailerrak egiteko.

Europa-mailako mugikortasun proiektua da honakoa, sormen artistiko-plastikoko eta artistiko-grafikoko gazteei zuzendua.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.