Ekainaren 28an izango da Jaietako Protokoloa diseinatzeko bigarren saioa

19:00etan hasiko da, Atxulondo kultur etxean, eta bertan elkartuko dira herriko talde, eragile eta norbanakoak, herriko jaietan berdintasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak adostu nahian.

Farapi elkarteak dinamizaturik, lau saioz osatutako prozesua izango da, eta asmoa da uztailaren amaierarako prest izatea Jaietako Protokoloa, 2017ko Zizurkilgo jaietarako martxan jarri ahal izateko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.