Inaugurazio-ekitaldi berezi batekin irekiko ditu ateak Amasahara erakusketak

Ekainaren 2an izango da inaugurazioa, 18:30ean, Joxe Arregi plazan ezarriko den haimma batean.

Ondoren, 19:00etan, Saharako errealitateari buruzko proiekzioa, eta datil- eta te-dastaketaz gozatu ahal izango da haimmaren barruan.

Saharar jantziak ere eskura izango dira, nahi duenak photocall-a egin ahal izateko. Eta, ekitaldiaren amaiera gisa, Ander Ortiz de Murua artista zizurkildarrak obra bat egingo du, boligrafismo teknika erabiliz.

Maiatzak 20 eta Oporrak Bakean programek egindako erakusketa da Amasahara. 23 erretratu eta artelanez osatuta dago, eta ekainaren 2tik 18ra bitartean ikusi ahal izango da Plazida Otaño liburutegiko erakusketa-gunean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.