Maiatzaren 20ko Erdi Aroko Festa motorrak berotzen hasi da

Azken astean sartuta, prestaketak bete-betean dira. Atsedenik gabe lanean dabiltza antzerkiko partaideak, dekorazioaren arduradunak, eta, oro har, Erdi Aroko giroketan parte hartzekotan diren herritar guztiak.

Maiatzaren 20an, Zizurkilgo Joxe Arregi plazak denboran atzera egingo du, eta 1350eko maiatzaren 20a irudikatuko du. Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek egun horretarako, albiste honi erantsitako kartelean ikus dezakezuenez, eta denetarik egin eta ikusi ahal izango dute adin-tarte guztietako kideek.

Tartean, besteak beste, ezkontza-hitzarmen bat ospatzen saiatuko dira Donemiliagako markesaren alaba eta Donostiako Okendoko jauntxoa. Atxulondoko burdinolako hauspoaren arnasak eta Zizurkilgo herritarren taupadek bat egingo dute, ordea, handiki, handiuste eta handinahien festa zapuztuz, eta matxinada usaina darion jai herrikoiari bide emanaz.

Zizurkilgo Udalak dei egiten die bertara azalduko diren guztiei jantziak garai hartara moldatzen saiatzeko, era horretara, bertako eszenografiarekin bat egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.