Zabalik dago Oporretan Euskaraz udaleku irekietan umeei izena emateko epea

Maiatzaren 26ra arteko epea egongo da udalekuetan izena emateko.

2017an, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean jardungo dute umeek jarduerak egiten, goizeko 9:30etik 13:30era bitartean, urtero bezala Pedro Mari Otaño ikastetxean.

2005-2013 urteen artean jaiotako haurrek eman ahal izango dute izena. Horretarako, albiste honen behealdean ageri diren esku-orria eta inkesta eraman beharko dituzte beteta, Zizurkilgo Udalaren Ernio Bidea 9A behea helbideko bulegoetara.

Iaz bezala, lehenengo seme-alabaren kuota 80 eurokoa izango da, eta bigarrenarena 40 eurokoa.

Zizurkilen erroldatutako ume guztiak onartuko dira, epe barruan izena emanez gero.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.