Atxulondora goizpasa antolatu da maiatzaren 6rako

Herriola herritar batzordeak eta Zizurkilgo Udalak antolaturik, goizpasa egiteko aukera izango da maiatzaren 6an, larunbatean.

Bi motatako ibilbideak egongo dira aukeran, edonork parte hartzeko parada izan dezan.

Alde batetik, ibilbide luzea goizeko 9:00etan aterako da, Joxe Arregi plazatik.

Ibilbide motzagoa nahi dutenek, berriz, Adunako Basopeta atsedenlekuan egin dezakete bat gainerakoekin, goizeko 10:00etan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.