Irekita dago 2017ko Oporretan Euskarazeko begirale izateko deialdia

5-6 begirale kontratatuko dira, ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean Oporretan Euskarazen lan egiteko.

Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

- Zizurkilen erroldatuta egotea

- 18 urteak beteta izatea edo 2017an betetzea

- Euskara ondo menderatzea

- Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea

Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu, eta biak gainditu beharko dira begirale gisa jardun ahal izateko. 1. fasea titulazio eta esperientziarena izango da, eta 2. fasea, elkarrizketa-talde dinamikarena.

Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman ahal izango da izena, apirilaren 28ra bitartean.

Izena emandakoek elkarrizketa-talde dinamikaren proba egin beharko dute ondoren, maiatzaren 5ean, 18:30ean, Pedro Mari Otaño ikastetxean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.