Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia

Apirilaren 6tik ekainaren 26ra bitartean izango da irekita 2016ko Errenta Aitorpena egiteko epea. Zizurkilgo Udalak dei egiten die herritar guztiei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten.

Hain zuzen, Foru Aldundiak hizkuntza hautatzeko aukera ematen du kasu guztietan, bai autolikidazio proposamena jasotzean, bai errenta mekanizatua egitean, bai Internet bidez egitean ere.

Zizurkilgo Udalak urteak daramatza, Villabonako Udalarekin elkarlanean, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatuz. Kanpaina abian jarri zuenetik, gora egin du aitorpena euskaraz egitea erabaki duten zizurkildarren kopuruak, eta aurtengo erronka da gorakada horri eustea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.