Hernandorena Kultur Elkartearentzat, 2017ko txapela

Martxoaren 11an egingo da 24garren urtez Txapela Eguna Zizurkilen. Festa batzordeak urtero pertsona edo talde bat nabarmentzen du herri giroari egiten dion ekarpenagatik. Aurten Hernandorena Kultur Elkarteak jasoko du txapela. “Azken hamarkadan kontaezinak dira Hernandorena Kultur Elkarteak egin dituen lanak. Otañoren Argentinako errealitatea bistaratzetik hasi, memoria historikoaren aldeko lanean segi, armarria eratzeko prozesua, toponimiaren aldeko lana, gure herriko milaka istorio txiki berreskuratzen egindako ekarpena... Baina, horien garrantzia ikaragarria izanda ere, oro har herrian ekimenetan duten parte hartzea azpimarratu eta eskertu nahiko genuke, euren lanak ez direlako teoria hutsean geratzen eta elkarlanean herriratzen saiatzen direlako", adierazi dute festa batzordetik. Egiten duten ekarpenaren lekuko izango da Txapel Eguna bera, Hernandorena kultur elkarteko kide Joxin Azkuek hitzaldia eskainiko baitu "Zentroa, eskola eta Zizurkil" izenburupean.

Egitaraua

16:00 Txapeldunen mus lehia zentroan.

17:30 Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian

19:30 "Zentroa, eskola eta Zizurkil", Hernandoren elkarteko Joxin Azkueren eskutik hitzaldia zentroan.

Ondoren, txapeldunen triki poteoa herrigunean

21:00 Txapeldunen afaria Plaza Etxeberrin.

-Itsaski krema

-Oilasko errea patatekin

-Etxeko postrea

-Kafea eta txupitoa (Patxarana, orujoa edo balleys-a)

Prezioa: 22 euro. Txartelak salgai Iriarten eta Plaza Etxeberrin.

 

Afal ostean, Bernardo Arregi iazko txapeldunak Hernandorena Kultur Elkarteko kideei jarriko die txapela. Afal ostea musikaz girotuta egongo da Lasa ahizpen eskutik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.