Zabalik da familia ugariek ondasun higiezinen hobaria eskatzeko epea

Martxoaren 15era arteko epea izango dute interesdunek eskaerak aurkezteko.

Zergaren % 50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketenei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Eskaerak aurkezteko garain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Nortasun-agirien eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak
  • Titularrak eta onuradunek ohiko etxebizitzaz gain beste higiezinik ez dutela adierazten duen Foru Ogasunaren ziurtagiria
  • 2016ko zerga-ordainagiriaren fotokopia

Dokumentazio horrekin batera, albiste honi erantsitako eskaera-orri normalizatua aurkeztu beharko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.