Ipuinen unibertsoa familian ipuin-kontaketa berezia, otsailaren 18an

Onbu guraso elkarteko kideek antolatuta, otsailaren 18an, larunbatean, izango da Plazida Otaño liburutegian hilero egiten den ipuin-kontaketa berezia.

Goizeko 11:30ean hasita, ipuinen magian murgiltzeko aukera izango dute adin-tarte guztietako haur zein gaztetxoek.

Eta, ipuin-kontaketaren ondotik, ohiturari jarraituz, tailerrak antolatuko dira adin-tarte bakoitzeko umeei egokituta.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.