Danena txirrindularitza taldean izena emateko epea zabalik dago, otsailaren 20ra arte

2003-2008 urte artekoei zuzendutako deialdia da. Adin-tarte horretako haurrek Aiztondo bailarako beren ikastetxeetan eman dezakete izena, edo, Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.

Asmoa da txirrindularitza taldea sortzea, eta txirrindularitzak dituen modalitate desberdinak probatzeko aukera ematea: errepideko txirrindularitza, pistakoa, mendikoa...

Izena emateko interesa duten guztiekin bilera egingo dute Danena txirrindularitza taldekoek, zehaztasunen berri emateko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.