Otsailaren 4an ospatuko da Zizurkilgo XV. Blues Gaua

Maila handiko musikariek girotuko dituzte Zizurkilgo Joxe Arregi plazan kokatuta dauden Pasus, Egarri eta Atxulondo tabernak.

Jaialdia gaueko 22:30ean hasiko da. Lehenengo kontzertua Pasus tabernan izango da, Euskal Herriko Starblues taldearen eskutik.

Ondoren, 23:45ean, Atxulondo tabernak hartuko du lekukoa, Kantabriatik iritsitako Hendrik Rover & Miticos GT's taldearekin.

Kontzertu-saioa Egarri tabernako emanaldiarekin amaituko da. Hain zuzen, 01:00etan hasiko da Frantziatik etorritako Awek Blues Band taldearen emanaldia.

XV. urtez egingo den Blues Gauak aurreko urteetako mailari eutsiko dio, taldeen izena eta ibilbidea kontuan hartuta.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.