Elikagaiak eta eskolako materiala bilduko dira Zizurkilgo udal-bulegoetan, Saharara bidaltzeko

Urtarrilaren 27ra arteko epea egongo da materiala Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetara eramateko.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak bultzatutako ekimena da. Hainbat proiektu jarri izan ditu martxan elkarteak: elkartasun-bilketak, haurren harrera-programak, maiatza borrokan jardunaldiak... baina garrantzitsuenetako batzuk dira Saharar Lurralde Askatuetan, Midyic herrian, 140 ikaslerentzat Lehen Hezkuntzako eskola bat eraikitzea eta mantentzea, eta 200 kilometroan dagoen anbulatorio bakarra eraiki eta mantentzea.

Oraingo honetan, elikagaiak, higieneko produktuak eta eskolako materiala biltzeko deia egin dute, maiatzean bidaltzeko bildutakoa saharar errefuxiatuen kanpamentura. Honako produktu hauek ari dira biltzen:

ELIKAGAIAK ETA HIGIENEA

- Lekaleak: dilistak, baburrunak, garbantzuak
- Pasta
- Hegaluzea eta sardinak oliotan
- Arroza
- Azukrea
- Olioa
- Eztia
- Konpresak
- Haur eta helduentzat pixoihalak

ESKOLA MATERIALA

- Koadernoak
- Arkatzak
- Gomak
- Txorroskiloak
- Margoak eta errotulagailuak
- Erregelak
- Konpasak


Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.