Erakusketa berria inauguratuko da Plazida Otaño liburutegian, urtarrilaren 13an

Ulertezinaren lanbro azpian izenburua izango du Ainara Altuna ilustratzaileak prestatu duen erakusketak. Urtarrilaren 13an inauguratuko da, ostiralean, arratsaldeko 19:30ean, Plazida Otaño liburutegian.

Horrez gain, aurreko erakusketetan egin izan den bezala, artista tailerra eskainiko du Ainara Altuna ilustratzaileak, bere teknika ezagutarazteko. Kasu honetan, ulertezinak zaizkigun sentimenduak nola irudikatu irakatsiko digu.

Adin guztietako pertsonei dago irekita tailerra, baina 12 urtez beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.

Tailerrerako izena eman nahi izanez gero, urtarrilaren 27a baino lehen egin beharko da.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.