Euskal presoen eskubideen alde manifestazioa urte zahar egunean

Azken urteetan ohikoa den gisan, urteko azken egunean manifestazioa deitu dute Aiztondoko Udalek, euskal presoen eskubideak errespeta daitezela eskatzeko. "Gabon garaia,  garai aproposa da guztion eskubideak errespetatzea eskatzeko, eta bide horretan, ehunka eta milaka kilometrora dauden presoek etxetik gertu behar dutela argi esateko", dio 6 Udalek onartutako idatziak. Amasa -Villabona,Asteasu, Aduna, Larraul, Alkiza a Zizurkilgo Udalek egin dute deia, "datorren abenduaren 31n arratsaldeko 19:00etan, Villabonako Errebote plazatik irten eta Zizurkilgo Joxe Arregi plazan amaituko den manifestazio isila deitzea erabaki dugu eta herritar guztiei parte hartzeko gonbita egiten diegu". Azken bi urteetan bezala, "giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira" lelopean egingo da manifestazioa.

Protesta deitzearekin batera, 3 eskaera nagusi plazaratu dituzte Udalek. "Dispertsioa amaitzea eta euskal presoak euskal herriratzea, gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoen kaleratzea eta 70 urtetik gora dituzten presoak kaleratzea".  Neurri hauek guztiak legedian jasoak daudela azpimarratu dute eta beraz eskubideak nahita urratzen zaizkiela presoei.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.