Argitaratu dira Plazida Otaño liburutegiko maskota lehiaketaren oinarriak

Aiztondo bailarako liburutegiak maskota-lehiaketa antolatu du, Haur Liburutegia irudikatuko duen irudi edo pertsonaia bat lortzeko asmoz. Maskotak irudikatu behar du liburutegiari izena eman zion emakumea, Plazida Otaño. Irudiaz gain, maskotak izena ere eduki beharko du, eta izenak diseinuaren tokiren batean agertu beharko du.

Lanak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31n amaituko da, eguerdiko 14:00etan.

16 urtez gorako edozeinek har dezake parte lehiaketan, eta hiru proposamen aurkez ditzake gehienez.

Lehiaketaren ebazpena apirilaren 28an argitaratuko da, Zizurkilgo Udalaren web-orrian.

Saridun bakarra egongo da, eta 300 euro irabaziko ditu.

Albiste honetan kontsulta ditzakezue oinarriak, ele biz.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.